Idiomas:

Euskera - Castellano

Jarduerak

Rola:

Jardunaldietan frogatu ditzakezuen rol joko batzuk hauek dira:

Dungeons and Dragons 3.5
Dungeons and Dragons 4. edizioa
Vampiro
Nuevo mundo de Tinieblas: Vampiro
Dark Heresy
Mundodisco
La Leyenda de los Cinco Anillos

Eberron eta Ravenloft bezalako munduetan jokatzeko aukera izango duzue.

Baldin eta jokalariek esperientzia duten ala ez, maila desberdineko partidak jokatzeko aukera izango dute. Bai jokalari trebatuak izanda, bai heldu berriak, guztiek izango duzue jokatzeko aukera gure jardunaldietan.


Ludoteka:

Inoiz izan duzu Arkham Horror edo Descent bezalako jokuak frogatzeko gogoa, baina etzara ausartu euren iraupen edo zailtasunagatik? Gustatuko litzaizuke Hero Quest bezalako jokoak gomutatu edo hauetara lehenengo aldiz jokatu? Edo agian zure lagunekin elkartzeko aukeraren bila zabiltza Catan edo Carcassone moduko jokuak frogatzeko? Gure ludotekan guzti hau egiteko aukera izango duzu. Aurten, beti bezala, gure joku bildumaren parte handi bat eramango dugu jardunaldietara, hamaika joku desberdin frogatzeko aukera izan dezazuen.


Jokuren batera jolasten badakizu, eta zure lagunekin hauetara jolasten denbora-pasa nahi baduzu, hau da zure lekua. Ez badakizu joku hauetara nola jolasten den, lasai, gure monitoreak bertan izango dira eta jokalari berrientzako jarduera ugari eskeiniko ditugu gure ludotekan.

No hay comentarios:

Publicar un comentario